Donapeako Oinarrizko Mailan, herritartasun demokratiko bat sortzearen alde gaude; memoria historikoa landu eta horrekin loturiko hainbat jarduera egiten ditugu. Oraingo honetan, Taxio Ardanaz artista ospetsua gurera hurbildu da. Taxiok, gatazka-prozesu historiko jakin batzuetan sortutako adierazpen plastikoak lantzen ditu; hori dela eta, II Errepublikan eta Gerra Zibilean sortutako horma-karteletatik abiatuta, burutu dugun graffiti kartel kolektibo batean gure kezkak adierazi ditugu.
Nafarroako Memoriaren Institutuari, Taxio Ardanazi eta hezkuntza-komunitate osoari eskerrak eman nahi dizkiegu, graffiti-tailerra eta antzeko jarduerak gauzatzeagatik.

