Joan den asteartean , azaroaren 23an, enpresa simulatuen azoka egin zen Administrazio eta Finantza Goi Mailako taldeentzat. Sum gelan hogei enpresen aurkezpena egin zen, eta ondoren, salerosketa eragiketak egin ziren enpresen artean.
Jarduera amaitzeko, katalogo onenei eta parte hartzen duten enpresen arteko aurkezpen onenei diplomak eman zitzaizkien.