Joan den ostegunean, azaroaren 19an, enpresa simulatuen azoka egin zen Administrazio eta Finantza Goi Mailako taldeentzat.

Sum gelan hemezortzi enpresen aurkezpena egin zen, eta ondoren, Kiroldegian, salerosketa eragiketak egin ziren enpresen artean.

Jarduera amaitzeko, katalogo onenei eta parte hartzen duten enpresen arteko aurkezpen onenei diplomak eman zitzaizkien.