Donapeako Oinarrizko Mailaan, gure ikastetxetik gertu garatzen den kultur ondare immaterialarekin lotutako aukerak baliatzen ditugu, funtsezko gaitasunak garatzeko. Horri, gure ikasleen profil eleanitza gehitzen badiogu, emaitza honako hau daukagu: Donapeatik igarotzean Donejakue bidea (Zubiritik-Lizarrarako etapa) egiten ari diren pertsonei elkarrizketak egiten dizkiegu ingelesez, eta grabatu egiten ditugu. Horrela, ingelesezko ahozkoa praktikatzen dugu, jarduera motibatzaile bat egiten dugun bitartean.
Pasa den asteazkenean, maiatzak 6, hiru erromes elkarrizketatu genituen. Horietako bat, duela bi aste Le Puy-en-Velaytik Santiagora bidean abiatu zen anderrea, Oinarrizko Mailako ikasleekin.
