Joan den asteartean, urtarrilaren 21ean, Lycée Guynemer ikastetxe frantseseko 7 ikasleren bisita jaso genuen (Erasmus+ programaren barruan). Gurekin egongo dira bi astez, hainbat jarduera partekatuz: elektronika, ibilgailuen eloktronekanika, karrozeria, DJ saio bat eta bideojokoekin lotutako jarduerak, besteak beste.
Errege Bardeak eta Udaletxea ere bisitatuko dituzte eta Iruñera bisita gidatua egingo dute.
Martxoan zehar, Telekomunikazio Instalazioetako EM zikloko ikasleek beren ikastetxea bisitatuko dute Frantziako bizitza akademikoa ezagutzeko eta bertako tailerretan jarduerak egiteko.
Beti bezala, plazer bat da guretzat gure zentroan jasotzea (haiekin egiten dugun hirugarren trukea da jada) eta esperientzia akademiko eta ludikoak partekatzea.
Iruñean egonaldi zoriontsua izatea opa dizuegu, eta datozen urteetan gure lankidetzarekin jarraitzea espero dugu.
