Ikastetxeko koordinatzaileak SEPIEk (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) antolatutako Goi-mailako Hezkuntzako Erasmus+ mugikortasun-jardunaldietan parte hartu du. Jardunaldiak Baluarten egin ziren urriaren 7an eta 8an.
Argazkian, ezkerrean, Carmen Rodrigo, Donapea IIPko nazioartekotze koordinatzailea, eta eskuinean, Begoña Usath, Maria Ana Sanz CIko nazioartekotze koordinatzailea. Donapea LHIri eta Maria Ana Sanz CIri ikastetxeko proiektu propio bat eman zaie, goi-mailako prestakuntza-zikloetako ikasleen eta irakasleen mugikortasunak egiteko.


