Iaz bezala, aurten ere emakume kirolariak hartatu ditugu, emakumeak kirolean duen papera ezagutzera eman eta sustatzeko asmoz. Ikasturte honetan, lehen aldiz, euskaraz eta gaztelaniaz gozatzeko aukera izan dugu.
Martxoaren 26an, Naia Duranek, Nafarroako waterpoloko jokalariak, hitzaldia eman zigun ADMko 1. mailako euskara taldeei. Hitzaldiaz gain, berak kirolarekin eta, bereziki, waterpoloarekin izandako esperientziaz hitz egin zuen, eta igerilekuetatik kanpo egin daitezkeen zenbait ariketa praktikara eramateko ere aukera eman zuen.
Biziki eskertzen diogu Naia Durani bere prestutasuna eta lan ona. Eskerrik asko Naia!