Administrazio Kudeaketako erdi-mailako zikloetako ikasleek joan den azaroaren 10ean enpresa simulatuen jardueretan parte hartu zuten. Horietan salerosketa-eragiketak egin zituzten eta Administrazio Zerbitzuetako Oinarrizko LHko zikloko ikasleen laguntza izan zuten.
Aurkezpen onenen sariak banatu ziren eta hori guztia trikitixa eta pandero musikaz girotuta, Anti-Covid neurri guztiak errespetatu ziren.
Aurten, osasun egoera dela eta, ezin izan da Enpresa Simulatuen Azoka egin, eta Nafarroako LHko zentroetako ordezkariak bertaratu dira.