Apirilaren 11 eta 12an, Donapean ekintzailetza jardunaldiak burutu ziren Administrazio eta Finantzak goi maileko zikloko 2X taldeko Paula Berrio ikasleak antolaturik.
Lehenengo hitzaldia SiG enpresaren eskutik joan zen. Enpresa hau instalazio eoliko eta fotovoltaikoentzako ingeniaritza elektrikoko aholkularitza independiente bat da.
Bigarrengoan CEIN izan zen txanda hartu zuena. Hauek ekintzailetza zer den eta hontan sartu nahi dutenei nola laguntzen duten azaldu zioten ikaslegoari. Ondoren Laudakiko Leire Trojaolak bere enpresa sortzeko bizi zuen experientzia luzatu zuen. Laudalki jasangarritasun eta ardura sozialeko aholkularitza bat da.
Zuzenean jarraitzeaz gain, modu telematikoan ere zabaldu zen meet bidez.
Zorionak Paula zure ekimen bikainarengatik! Eta bertaratutako guztiei, eskerrik asko.