Aurreko astean, ekintzailetza lantzeko asmoz, 2Ñko Administrazioa eta Finantzetako ikasleei zuzenduriko bi bideo hitzaldi antolatu ziren SUM aretoan. Hizlariak Gorka Albéniz MUGITU ABENTURA enpresaren aldetik eta Hector Ramirez MUSICANDO PAMPLONA ren eskutik izan ziren.
Bideo hitzaldi hauen helburua Enpresa Simulazioa moduluaren baitan aurten lantzen ari diren negozio ideien lehiakideekin kontaktu zuzena lortzea izan da.
Gorka Albeniz eta Hector Ramirezen partehartzea eskertu nahi dugu eta ea etorkizunean beraien testigantza berriro izateko aukera dugun