Donapeak Madrilen egin diren spainskilletan parte hartu du. Spainskilletan, parte-hartzaileek autonomia-erkidego bat ordezkatzen dute eta gainerako parte-hartzaileekin lehiatzen dira ikasi duten espezialitatean onenak izateko helburuarekin.
Donapeak lau ordezkarirekin parte hartu zuen espezialitate hauetan:
- Karrozeria konpontzea: Martín Daroca / Tutorea: Gonzalo Díaz
- Automobilaren Teknologia: Daniel Moreira / Tutorea: Miguel Ángel Blázquez
- Automobilaren pintura: Odei Sarasa / Tutorea: Raúl Puente
- Elektronika: Eduardo Losada / Tutorea: Joxean Azpiazu
Nafarroako ordezkaritzak bi urre eta zilar bat lortu ditu, eta bi urreak Donapeari dagozkio, Elektronika eta Automobilaren Teknologia espezialitateetan.
Eskerrik asko kameren aurrean eta atzean ikastetxean egiten dugunari distira emateko lan egin duzuen guztioi, eta zorionak dominak lortu dituzten ikasle eta tutoreei.
Orain Europaren bila!