Donapeako Ikus-entzunezko Errealizazioko Goi Mailako 1. mailako eta DJ Bideoko Erdi Mailako 2. mailako ikasleak Nafarroako Musika Kontserbatorioarekin elkarlanean egindako proiektu batean parte hartzen ari dira. Azken helburua antzezlan musikalizatu bat aurrera ateratzea da. Horretarako, otsailean zehar, Donapeako ikasleak Musika Kontserbatorioko Auditorioan izango dira hainbat saiotan, argiztapena, bideo-proiekzioak eta obraren grabazioa prestatzeko.
Joan den urtarrilaren 30ean gure ikasleek proiektuan lanean ari zireneko irudi batzuk hemen agerian.