Aurreko maiatzaren 18, 19 eta 20 egunetan “Soberakinak lagun” moduluen arteko proiektu solidarioa CIP Donapea IIP instututuan gauzatu zen.
Proiektuari esker, ikasturtean zehar modulu ezberdinetan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak benetakoa den jarduera batean aplikatzeko parada izan dute.
Horrela, etxean sobera ditugun arropa, jostailuak eta abar bizi berri bat emateko asmoz, Kudeaketa Administratibo zikloko 1. mailako ikasleek azoka bat antolatu zuten. Lortutako dirua Aspace Erakundeari dohaintza egitea erabaki zuten.
Maiatzak 27an, CIP Donapea IIP instututuan dohaintza emateko ekitaldia ospatu zen. Bertan “Soberakinak lagun” proiektuko ikasleak, irakasleak eta Nafarroako Aspaceko Zentro Okupazionaleko ordezkariak bertaratu ziren.