Azaroaren 15ean, hainbat heziketa-ziklotako Enpresa eta Ekimen Ekintzailea moduluko 2. mailako ikasleak ANELen hitzaldi batean izan ziren. Elkarte horrek Nafarroako Gizarte Ekonomiako enpresak biltzen ditu, bai Lan Sozietateak, bai Kooperatibak. Gainera, eredu sozio-enpresarial iraunkorra sustatzen dute, ekintzailetza eta enplegu duin eta inklusiborako aukerak sortzen dituena.
Kooperatibei buruz hitz egin ziguten eta taldean lan egiteak (kooperatzen ikastea) duen garrantzia ikusi genuen. Horretarako, honako dinamika hauek egin zituzten:
- Hagaxkaren erronka: Parte-hartzaileek bi lerro osatzen dituzte, bata bestearen aurrean eta hagaxka parte-hartzaileen hatz erakusleen gainean jartzen da. Hagaxka lurrean jartzeaz arduratuko da ekipoa. Arau bakarra behatzea da, eta inoiz ez galtzea hatzen eta hagaxkaren arteko kontaktua.
- Pinpon pilota bat kaxa batera eramatea lurrera erori gabe. Horretarako, kanaleta batzuk baino ez ditugu, eta elkarlanean jarri beharko dira.
Hemen agertzen dira gure ikasleak ekintzan…