Donapea IIPn dibulgazio zientifikoko hitzaldi ziklo bat burutzen ari da NUParen eskutik. Donapeako familia profesionalei zuzendurik daude.
Lanbide Prestakuntza eta Orientazioa: Adimen Emozionala
Maiatzaren 25ean, asteazkena, “Adimen Emozionala”-ri buruzko hitzaldi bat egon da, LAPO-ko Departamentuak antolatuta, NUPeko Hitzaldi Zientifikoen programaren esparruan. David López Aristregui hizlariak, psikologo kliniko eta NUPeko ikertzaile denak, emozioen munduaz hitz egin zigun, eta emozio horiek norberarengan zein besteengan ezagutzearen garrantziaz, eta emozio horiek bizitzako esparru guztietan (pertsonala, familiarra…) kudeatzen ikastearen garrantziaz.
Horretarako, hitzaldian egon ziren ikasleei (1K eta 1R taldekoak) taldeko praktika batzuk proposatu zizkien, adimen emozionalak beste pertsona batzuekin konektatzeko, harreman enpatikoak eratzeko, gatazkak konpontzeko eta gure sentimenduak adierazteko duen garrantziaz jabetzeko.
Donapea IIP-tik eskerrak eman nahi dizkiogu Davidi, beste urte batez, ekimen hau aurrera eramateko erakutsi duen adeitasunagatik eta prestasunagatik, eta espero dugu hurrengo ikasturteetan ere berarekin kontatzea.
Administratibo: Ekonomia zirkularreko tailer praktikoa
Apirilak eta maiatzak 6an, Administratiboko mintegiak hitzaldi hauen txanda hartu zuen 1Ñ eta 2X taldeen ikaslegoari zuzenduz. Edukinaren helburu nagusia, gaur egungo ekonomiaren konponbide gisa, Ekonomia Zirkularraren proposamena erakustea izan zen. Egindako ariketak interesgarriak izan ziren eta balorazioa ona izan zen, etorkizunean berriz errepikatzeko moduan.
Automozioa: Mundu bat konektaturik
Otsailak 11n Elektromekanika erdi mailan eta Automozioa goi mailan ikaslegoaren txanda izan zen. Hitzaldia gaur egun mundu maila dagoen konektibitatean oinarrituta zegoen eta NUPeko elektrizitate, elektronika eta komunikazioko ingeniaritzako irakaslea den Abián Bentor Socorroren eskutik joan zen. Hitzaldia goiz eta arratsaldeko txandetan burutu zen.
Elektronika: Gizakiaren ikusmen sistema
2021eko abenduak 21ean izenburuan jasota dagoen hitzaldia burutu zen. Hizlariak, Carlos Saenzek, gure begien egitura eta funtzionamenduaren berri eman zigun eta ikaslegoarekin hainbat experimentu ere egin zituen. Gure begia eta kamara eta pantailen funtzionamenduak elkar lotu zituen.
Hitzaldia Telekomunikazioko Instalakuntzako eta Mantenimendu Elektronikoko ikaslegoari zuzendu zitzaion.
Kimika: Birusak, bakterioak eta epidemiak: Lehena, oraina eta etorkizuna
2021eko abenduak 15ean izenburuan jasota dagoen hitzaldia burutu zen. Hizlariak, Gerardo Pisabarrok, aintzinatik gaur egunera izan den eboluzioaren berri eman zigun, tartean egungo Covid-19a aipatuz. Etorkizunean, Covid-19a eta nahitaez bizituko ditugun bestelako pandemien aurreikuspen bat ere egin zuen.
Hitzaldia, goizez 1L (GM Planta Química) eta 2R (Laboratorio de Análisis y Control de Calidad) taldeari eta arratsaldez 1R taldeari zuzendua zegoen.
Hitzaldia bukatutakoan hizlariak merezitako txalo zaparrada jaso zuen.