Donapea IIPko hezkuntza komunitateak elkarretaratzea egin zuen martxoaren 8a ospatzeko, eta bi ikaslek berdintasunaren eta genero diskriminaziorik ezaren aldeko manifestuak irakurri zituzten.
Gainera, egunean zehar hainbat jarduera egin ziren ikasgeletan, hala nola bideoak eta eztabaidak, efemeride horrek gure gizartean duen garrantzia nabarmentzeko.