Joan den asteartean, martxoaren 9an, Berrikuntza Diagnosi Gida 4.0 proiektuari amaiera ofiziala emateko ekitaldia egin da, Aragoiko Lanbide Heziketaren Berrikuntzarako Zentroan (CIFPA). Bertan, erositako hiru ibilgailuak aurkeztu dira (eredu desberdina ikastetxe parte hartzaile bakoitzeko), baita hilabete hauetan landu diren baliabide eta material guztiak ere. Proiektu horretan parte hartu dute, Donapea IIPaz gain, CPIFP Bajo Aragón, CPIFP Pico Frentes de Soria, Gironako enpresa, Eina Digital, eta Aragoiko Lanbide Heziketaren Berrikuntzarako Zentroa (CIFPA). Leer más…