Martxoaren 21ean Administrazio Kudeaketa Erdi mailako zikloko 1. mailako ikasleek Nafarroako Errege Artxibo Nagusia bisitatu dute. Ikasleek aukera izan dute artxibo historikoaren eguneroko funtzionamendua ikusteko, dokumentazioaren kudeaketa gertutik ezagutzeko eta eraikinaren historiaren inguruan hainbat bitxikeriren berri izateko.