Azaroak 2an Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako 2. Kurtsoko ikasleek, Nafarroako Parlamentua, Nafarroako Kontuen Ganbara eta Iruñeko Udala bisitatu zituzten.
Lege eta Enpresa arloko Dokumentazioaren Kudeaketa moduluan kokatzen dugun irteera da. Pandemia ondorengo lehenengo eskolaz kanpoko jarduera izan da hau eta hiru erakundetan oso harrera ona egin zigutela esan dezakegu.