Urtarrilaren 10ean eta 11n, bide-hezkuntzari buruzko hitzaldi-ziklo bat egin da. Bertan, Foruzaingoko agenteek eta zirkulazio-istripuen biktimek parte hartu dute.
Hitzaldiak gaztelaniaz eta euskaraz eman dira, goizeko eta arratsaldeko txandetan, eta Donapea LHIko GMko 2. mailako ikasle guztiei zuzendu zaizkie; guztira 13 talde.
Urtero bezala, esperientzia ona eta zirraragarria izan da. Pozik egongo gara gure ikasleen kontzientzian eragina izan badu.
Gure eskerrik beroenak Xabi, Alaitz, Sheila, Jose eta Jeruri egindako lanagatik, dedikazioagatik eta pazientziagatik. Datorren ikasturtean haiekin kontatzen jarraituko dugu.


