Azaroaren 20an, 26an eta 27an, bide-hezkuntzari buruzko hitzaldi-ziklo bat egin da. Bertan, Foruzaingoko agenteek eta trafiko-istripuen biktimek parte hartu dute, haien benetako esperientzia kontatuz.
Hitzaldiak gaztelaniaz eta euskaraz eman dira, goizeko eta arratsaldeko txandetan, eta Donapea LHIKko GMko 2. mailako ikasle guztiei zuzendu zaizkie; guztira 11 talde.
Urtero bezala, esperientzia oso ona eta zirraragarria izan da. Pozik geratuko gara gure ikasleen kontzientzian eragina izan badu.
Gure eskerrik beroenak Xabi, Alaitz, Jose eta Jeruri egindako lanagatik, dedikazioagatik eta pazientziagatik. Datorren ikasturtean haiekin kontatzen jarraituko dugu, azken 10 urteetan egin dugun bezala.