Apirilaren 25etik maiatzaren 6 arte, Berufskolleg Geldern des Kreises Kleve, ikastetxeko lau ikasle alemaniar automobilgintzako praktikak egiten ari dira Donapea IIP-ko tailerretan, Automozio Departamentuko irakasleen begiradapean, zeintzuri hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu gure ikastetxeen artean ikasleak trukatzeko programan parte hartzeagatik.
Andreas Boland zentro alemaniarreko zuzendaria, Verena Van Beek nazioartekotzearen arduraduna eta Jörn Bilkeroth irakaslea ere bisitan izan ditugu. Bisita horren helburu nagusia elkar ezagutzea eta harremanak estutzea izan da, etorkizunean ikasleen eta irakasleen arteko lankidetzak eta elkartrukeak bultzatzeko.
Maiatzaren 6tik 21era, Ibilgailuen Elektromekanika zikloko 10 ikaslek praktikak egingo dituzte Gelderneko (Alemania) zentroan eta inguruko enpresetan. Horretarako, Automobilgintza Mintegiko bi irakaslere ere joango dira.
Donapea IIPtik egonaldi on bat opa dizuegu!!!