Urtarrilaren 26ko goizean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen diren Nafarroako ikastetxeetan irakurzaletasuna sustatzeko Iruñeko Udalaren kanpainaren barruan, Donapea LHIKko Oinarrizko Graduko Lehen eta Bigarren mailetako ikasleek jarduera batez gozatzeko aukera izan dute Mikel Santos komikigilearen eskutik, Belatz.
Bertan, Belatzek planoak eta pertsonaia motak marrazteko erabiltzen duen teknika erakutsi digu, eta bereziki aipatu du berak idatzi eta marraztutako “Gerezien Garaia” nobela grafikoa, Lucio Urtubia kaskantearraren bizitza gogorarazten duena.
Jarduera oso interesgarria, entretenigarria eta aberasgarria izan da.