Otsailaren 15ean, asteartean, Literatur Leihaketako sari banaketa burutu zen Kimua gelan, atsedenaldia aprobetxatuz. Aurtengoa lehenengo edizioa izan da. Donapeako Hizkuntzetako departamentuaren helburua izan da ikasleak hainbat hizkuntzetako testuak sortzera bultzatzea, formatu erakargarri baten bitartez. Argazki batetik abiatuta, ikasleek irudiak iradokitzen zizkien ideiekin istorio txiki bat osatu zuten. Irudimena era ederrean erabiltzen dakiten ikasleak ditugula ikusi dugu eta hori saritzeko, irabazle zein partehartzaileek ikastetxeko kafetegian gastatzeko sari ekonomikoak irabazi dituzte. On egin diezaiela! Espero dezagun hurrengo lehiaketan ikasle gehiagok parte hartzera animatzea eta batez ere, aurten hutsik geratu den euskarazko kategorian beste hizkuntzetan izandako partehartzea berdintzea.