Urriaren 5ean eta 26an eta azaroaren 8an, 2T, 2Y, 2P eta 2E taldeek VWeko fabrikaren instalazioak bisitatu zituzten, eta Nafarroako Volkswagenen historia eta fabrikatzen dituzten modeloak laburki azaldu zizkieten.
Ondoren, Prentsa, Txapisteria eta Muntaia tailerretan barrena ibili ziren, eta bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten karrozeriako piezak eta ibilgailuaren multzo mekanikoak lotzeko eta mihiztatzeko prozesuak. Prestakuntza Akademiaren instalazioak ere bisitatu zituzten, eta karrozerientzako Ikastunen Programa zertan datzan azaldu zieten, besteak beste.