Joan den urriaren 28an, Claudia eta Ute irakasle alemaniarrek bisita bat egin ziguten, astean zehar Nafarroako beste ikastetxe batzuetatik beren erronda ixteko.
Carmen Rodrigo Nazioartekotze arduradunak, Libertad Martínez zuzendariak eta Joxean Azpiazu Elektronika Saileko buruak hartatu zituzten. Gure Zentroko instalazioak bisitatu zituzten eta Administratibo, Elektronika eta Ingeleseko eskoletara joan ziren.
Administrari klaseak Monica Mediavilla irakasleak eman zituen (ingelesez) Elektronika klaseak Joxean Azpiazuk eta Mikel Bilbaok eta Ingelesekoa Amaia Martínez-Pantoja irakasleak eta azken honek klaseen ondoren beraiekin jarraitu zuen. Eskerrak eman nahi dizkiegu denei egindako lanagatik eta prestutasunagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Raul Puente Automozioko irakasleari bere instalazioak alemanez erakusteagatik.