Irakurzaletasuna ahozko tradiziotik hasten da. Donapeako Oinarrizko Mailako 1.mailako ikaslegoak dakien bezala, ahozko narrazioa irakurketa sustatzeko funtsezko estrategia da. Hori dela eta, Iruñeko Udalak hiriko ikastetxeei zuzendutako irakurketa sustatzeko kanpainan parte hartzeko parada izan genuen bigarren aldiz joan den ostiralean. Izaskun Mujika aktorea, narratzailea eta joko dramatikoko irakaslea da. Oinarrizko Mailako gelara etortzera gonbidatu genuen Izaskun. Aktore honek, bere errepertorioan ipuin tradizionalak, ipuinak eta kondaira egokituak uztartzen ditu.
Oraingoan, Izaskunek euskarazko hiru istorio kontatu zizkigun, trebezia erakutsiz.
Bihotzez eskertzen diegu Izaskun, Fira Educación eta Iruñeko Udalari ekimen hau antolatzeagatik.