Andraizeko bisita ugalketa-prozesuaren gaiarekin erlazionatu dugu eta duten gazte-programa ere ezagutu dugu. Honekin batera,antisorgailuei eta sexu-transmisiozko infekzioei buruz ere hitz egin digute. Kontsultak bisitatu ditugu, ikasleek non dauden eta beraien alde zer egin dezaketen jakin dezaten.
Nekazaritza eta abeltzaintzara egindako bisita ere oso interesgarria izan zen, kutsaduraren gaiarekin hasiko baitira. Oso ongi etorri da ikasleek elkar ezagutu daitezen eta naturarekiko errespetuan lan egin dezaten.
Datorren urterako sortu zen proiektu bateratu bat egiteko ideia, barazkien salmenta enpresa simulatu bihurtuz!





