Erasmus + programaren barruan, Oinarrizko Mailako (Administrazio Zerbitzuen Zikloa) bigarren mailako ikasleek, irakaslearekin batera, 2024ko apirilaren 4tik 13ra Italian Erasmus + programaren mugikortasun batean parte hartzeko aukera izan dute. Italiako harrera-erakundea Parmako Pietro Giordani Lanbide Heziketako Institutua izan da. Ikastetxeak ziklo hauek ditu: Ekonomiko-turistikoa, soziosanitarioa, zerbitzu komertzialak eta web community.
La institución de acogida en Italia ha sido el Instituto de Formación Profesional Pietro Giordani, de Parma. El centro escolar cuenta con los siguientes ciclos formativos: Económico-turístico, Socio-sanitario, Servicios comerciales, y Web Community.
Donapea LHIko Oinarrizko Mailako ikasleek ikastetxeko ikasgeletan eguneroko ikaskuntza-prozesuaren garapen normala partekatu dute, ikasle italiarrekin eta haien irakasleekin batera. Zehazki, taldeko jarduera hauek egin dira ikasgelako ikasle eta irakasleekin: Ibilbide turistiko bat egin da role-playing teknikaren bidez, publizitate-infografia bat, aplikazio baten marketing-faserako, Italiako faktura komertzial batean dauden elementuak aztertu eta gaztelaniara itzuli dira, Espainiako eta Italiako lan-kontratu bateko kideak eta ezaugarriak bateratu dira, eta hileko familia-aurrekontu bat eta dagokion grafikoa kudeatu dira.
Era berean, gure ikasleek aste osoan zehar, hainbat adinetako ikasleekin esperientziak trukatu dituzten ikasgeletan, aurkezpen interaktiboak egin dituzte (bideoa, podcast-a eta power point), non gure lurraldea, tradizioak eta heziketa-sistema adierazteko eta ezagutarazteko aukera izan baitute. Laneko hizkuntzak italiera, gaztelania eta ingelesa izan dira, eta aurkezpenetan gure ikasleek euskara ezagutarazi dute.
Parma hiria eta inguruko beste hiri batzuk ezagutu ditugu. Esperientzia oso aberasgarria izan da parte hartu dugun guztiontzat.
Experientziari buruzko bideoa.