Mugaz Gaindiko Administrazioari buruzko jardunaldi honetan 116 ikaslek hartu dute parte, 35 nafarrek, 52 euskadikoak eta 29 akitanok.
Jardunaldi honetan, ikasleek hainbat tailer eta talde jardueratan parte hartu dute, mugaz gaindiko esparruko merkataritza eta administrazio izapideen ezagutza eta ulermena hobetzeko. Bestalde, Euroeskualdearen lurraldean garapen profesionalerako dauden aukerak eztabaidatzeko, ikasleen eta irakasleen arteko harremanak areagotzeko eta material didaktiko erabilgarria prestatzeko balio izan du jardunaldiak. Azken material hau, eskatzen duten ikastetxeentzat eskuragarri egonen da.