Aurreko astean, ekintzailetza lantzeko asmoz, 2Ñ eta 2G ko Administrazioa eta Finantzetako ikasleei zuzenduriko bi hitzaldi antolatu ziren SUM aretoan. Hizlariak Gorka Albéniz, MUGITU ABENTURA enpresaren aldetik, eta Eneko Olague, Iruñacale enpresaren sortzailea, izan ziren.
Hitzaldi hauen helburua Enpresa Simulazioa moduluaren baitan dauden edukiak, hala nola, ideiaren sorrera eta enpresa sortzeko jarraibideen sekuentzia, beste ikuspuntu batetik lantzea izan zen.
Eneko Olague eta Gorka Albéniz en partehartzea eskertu nahi dugu eta ea etorkizunean beraien testigantza berriro izateko aukera dugun